Zatoz zientziara / Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea

Zientzia zure zain duzu azaroaren 2tik 6ra Bilbon, Donostian eta Vitoria-Gasteizen. Zientzia ikusi, behatu, ikutu, probatu eta esperimentatzeko aukera izango duzu, hamaika modutan: stand, tailer, irteera, bisita gidatu, janari-dastatze, ibilbide didaktiko eta abarrretan, hain zuzen ere. Gainera, ikertzaile eta irakasleak arduratuko dira UPV/EHUn gertatzen ari dena zuri azaltzeaz. Aukera paregabea.

Eta diruaz ez zaitez kezkatu, jarduera guzti-guztiak doan dira eta.

Informazio gehiago


‘Koloso Jurasikoak’ Bilbon dira! /

Turiasaurus riodevensis, Europako dinosaurorik handiena, Bizkaia Aretora heldu da. Etorri ‘Koloso jurasikoak’ erakusketara, eta 145 milioi urteko bidaia egiteko aukera izango duzu. Bertan Turiasaurus riodevensis eta Estatu Batuetatik datorren Camptosaurus baten eskeleto osoen jatorrizko tamainako erreplikak ikusgai dira, baita jatorrizko dinosauro fosilak eta dinosauro-hezurren erreprodukzioak ere. Eta beren historian murgilduko zara panel entretenigarri eta ikus-entzunezkoen bidez.


Informazio gehiago

Lehiaketak / anima zaitez!

Aurten ere, eta zortzigarren urtez, Argazki Geologikoen Lehiaketa ospatuko dugu Zientzia Astean. DBH edo Batxilergoko ikaslea bazara, parte har dezakezu geologiaren arloari buruzko argazkiak bidaliz. Iaz 120 argazki jaso genituen, eta aurten gehiago izatea gustatuko litzaiguke. Anima zaitez!

Oinarriak ikusi


Zer da kaligrama bat? Idatzi bat da, gehienetan poetikoa, eta antolaketa tipografikoak idatziaren gaiarekin zerikusia duen irudi bat osatzen du.
Lehiaketa honetan, matematikarekin erlazioa duten kaligramak sortzea proposatzen dizuegu: gai edo pertsonaia matematikoren bati buruzkoa izan behar du edo irudi geometrikoa (gaiarekin zerikusia duena) izan behar du.

Informazio gehiago


Logika eta adimen buruketak gustatzen zaizkizu? Zientzia Astearen webgunean proposatuko dizkizugunek saria daukate.

Informazio gehiago

Zientzia Club / zientzia asko, umorea eta musika

Zientzia Club hemen da hirugarren aldiz. Zientzia gaiei buruzko solasaldi eta bakarrizketak, UPV/EHUko adituen eta The Big Van Theory taldekoen eskutik. Zientzia Astearen hiru hirietan, Bilbon, Gasteizen eta Donostian. Ez egin hutsik. Ikasi eta ondo pasatu. Zientzia Club ezagutzen baduzu, errepikatuko duzu, eta aurreko edizioetan kale egin bazenuen, berriro daukazu aukera…

ARGIBIDE GEHIAGO

Jardueren bilatzailea / Hemen topatuko duzu

registing

Berririk berrienak / adi ibili!

Kaligrama Matematikoen Lehiaketaren irabazleak

Aurten ospatu da lehen aldiz Kaligramen lehiaketa, eta hauexek izan dira irabazleak: euskaraz, Maider Rioja Egileor, Lauaxeta Ikastolakoa, lehen saria ‘Fibonacci’ izeneko kaligramagatik, eta Nerea Larrabe Berasategui, Lauaxeta Ikastolako ere, akzesita ‘Penroseren paradoja’ obragatik. Gaztelaniaz, lehen saria Guatemalako Claudia Dolores Juárez Martini-rentzat

Argazki Geologikoen VIII lehiaketaren sari banaketa

Argazki Geologikoen VIII lehiaketaren sariak banatu ziren igandean, hilak 6, Bizkaia Aretoan. Irudian ditugu: Nicolás Martínez, DBHko irabazlea, eta Alberto Rojo Gómez, DBHko hirugarrena, eta biak Vizcaya ikastetxekoak; Batxilergoko irabazlea, Carla Vega García, Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIko ikaslea dena, eta Leire Roa

Ohiko galderak / zalantza barik

Standak bisitatzeko.

Ikastetxea izanez gero, eta ikasleekin taldean joan nahi baduzu; bai, izena eman behar duzu, “Izen-ematea” ataleko jarraibideak kontuan hartuz.

Partikularra bazara ez duzu izen-ematerik egin behar.

Jardueretan parte hartzeko.

Jardueretan parte  hartu gura baduzu, tailer, ibilbide didaktiko, janari-dastatze eta abarretan, beharrezkoa da izena ematea. Jo “Izen-ameta” delako atalera, eta eskatutako datuak idatzi. Zein jardueratan parte hartu nahi duzun esatea eta harremanetarako datuak ixtea besterik ez duzu egin behar. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez beste hiru lagunen izen-ematea egin dezake.

Bai, jarduera bat baino gehiagotara joan zaitezke. Baina, erne ordutegiekin!

Ezer ez. Izen-ematea debalde da.

Baldintza bakarra jakin-min handia izatea da, eta ikasteko eta parte-hartzeko gogoz etortzea. Edonola ere, jarduera batzutan gutxienezko adina izatea ezinbestekoa da, eta beste batzuetan, oinetako egokiak behar dira, eta abar.

Ondoko zergati honeengatik izan daiteke: ez dituzu eremu guztiak bete; Datu Pertsonalak Babesteko Legearen oharrari ez diozu “Onartzen dut” eman; ez dago lekurik, beteta dago. Leku barik geratu bazara eta itxarote-zerrendan egon nahi baduzu, idatzi helbide honetara, info@zientzia-astea.org
Aukeratutako jarduerara ezin baduzu joan, esan iezaguzu, itxaron-zerrendan daudenek parte hartzeko aukera izan dezaten. Bidali mezua info@zientzia-astea.org helbidera. Eskerrik asko!  
Zientzia Astea 2015-ek lehiaketa bi antolatu ditu:

zalantzarik baduzu? / gurekin harremanetan jar zaitez

(*) Telefonoa: 946017666. Harreta ordutegia: 09:00-14:00/16:00-20:00

STAND ETA JARDUERAK / Aukera ezazu

Zientzia-standak

Begira!

Ikutu, esperimentatu, probatu, behatu, galdetu, ulertu… 30 stand baino gehiago zure eskura

Hitzaldia

Entzun eta ikasi

Espazioa esploratzeko teknologia elektroniko berriak ezagutu.

Tailerrak

Ekin!

Papiroflexia, nanoteknologia, dronak, bideo-jokoak, indusketak miniaturan, komikia, biomimetika eta hamaika jarduera gehiago.

Ibilbide didaktikoak

Martxan!

Bisita gidatuak, irteerak, pasealdia itsasontzian eta makina bat gauza gehiago.

Erakusketa

Emakumea eta zientzia

Alexandriako Hipatia, Catherine Greene, Melitta Benz… Emakume asmatzaileak ezagutu itzazu.

Lehiaketak

Parte hartu!

Aukeran: Argazki Geologikoen Lehiaketa eta Erretratu Alfabetikoen Lehiaketa.

Ikuskizunak

Ez da magia, zientzia da

Jon Kepa Eureka zientzialariak 20 esperimentu, edo gehiago, prestatu ditu.

Beste batzuk

Denetarik

Astronomia behaketak, dastatzeak (gazta, olioa, gatza, ardoa…) eta gehiago. Etorri, eta probatu.

ANTOLATZAILEA /

Euskal Herriko Unibertsitatea

LAGUNTZAILEAK /