ZATOZ ZIENTZIA ASTERA / Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren astea

Zientzia zure zain duzu azaroaren 3tik 7era Bilbon, Donostian, Vitoria-Gasteizen, Barakaldon, eta baita online ere! Zientzia ikusi, behatu eta esperimentatzeko aukera izango duzu hamaika modutan: txoko, tailer, irteera, bisita gidatu, ikuskizun, hitzaldiak eta txangoak, besteak beste.

Zuzeneko jardueretarako eta online batzuetarako inskripzioa beharrezkoa izango da, baina gainontzeko eduki guztia webgunean geratuko da ¡nahi duzunean ikus dezazun!

Gainera, ikertzaile eta irakasleak arduratuko dira UPV/EHUn gertatzen ari dena zuri azaltzeaz. Aukera paregabea.

Eta diruaz ez zaitez kezkatu, jarduera guzti guztiak doan dira eta.

Informazio gehiago
Alt

Alt image

BILBOKO ARGAZKI GEOLOGIKOA

Argazki geologikoen lehiaketa klasiko totala da; aurtengoa hamahirugarren edizioa da. DBHko edo Batxilergoko ikaslea bazara, hartu parte eta bidali geologiarekin zerikusia duten zure argazkiak. Bigarren Hezkuntzako 100 ikaslek baino gehiagok eta Batxilergoko 30-40k hartzen dute parte urtero, eta, orotara, 200dik gora argazki bidaltzen dira. Edizio honetan are gehiago jaso nahi genituzke. Animatu!

Epea azaroaren 15era arte luzatu da.

Lehiaketaren Oinarriak

ERRETRATU ALFABETIKO-MATEMATIKOA

Erretratu alfabetikoa ordena alfabetikoan ordenatutako hitz-zerrenda bat da, biografia baten oinarrizko elementuak biltzen dituena. Animatzen zara? Aukeratu matematikari bat eta egin alfabetikoki ordenatutako hitz-zerrenda bat, bere ibilbide profesionala eta bizitzakoa deskribatzeko. Gutxienez abezedarioko 20 letra erabili. Erraza, ezta? Parte hartu!

Epea azaroaren 15era arte luzatu da.

Lehiaketaren oinarriak

BAKTERIO-EHIZTARIAK LANEAN: ESKUAK GARBI, GUZTIOK ONIK (ERRONKA/CHALLENGE)

Pixkanaka normaltasuna berreskuratzen ari garen arren, oraindik eskuak garbitzea funtsezkoa da xaboiarekiko sentikorrak diren bakterio patogenoek eta birusek eragiten dituzten infekzioak kontrolatzeko, COVID-19aren kasuan bezala. Eskuak hobekien higienizatzen dituzten ikasleak ezagutzeko, erronka jo diegu Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei. Zertan datza? Musikaren erritmoan, eskuak garbitzeko koreografia bat sortu behar da. Dantzatuko dugu?

Epea azaroaren 15era arte luzatu da.

Lehiaketaren oinarriakKoreografia

EMAKUMEAK OZEANOEN IKERKETAN GINKANA

Gure kostaldeko leku enblematikoetatik ibilbide birtual autogidatua proposatzen dizugu, ozeanografiaren munduarekin lotutako hainbat emakumezko zientzialari eta haien legatuak ezagutzeko. Erronka txiki batzuk gainditu beharko dituzu, eta horiei esker, hainbat ezagutza bereganatuko duzu itsasoei eta kostaldeak nahiz horrek dakarzkigun onuren garrantziari buruz.

Ekintza hau Plentziako Itsas Estazioko (PIE) emakumezko ikertzailek antolatu dute. Publiko orokorrari zein ikastetxeko ikasleei zuzenduta dago (DBH 4 eta Batxilergoa).

Sartu ondorengo estekan, jarraitu proposatutako ibilbidea eta erantzun formularioa.

Bidaiatu gurekin kostaldean!

Lehiaketaren oinarriak

ZIENTZIA ZIRKULARRA / Zientzialariak eskolara bueltan

Ikastetxeei zuzendutako hitzaldi labur online programa.

Ezinbestekoa ikusten dugu unibertsitate aurreko ikasleengana heltzeko ahalegina egitea, eta horregatik Zientzia Astearen barruan, zuen interesekoak izan daitezkeen hitzaldi labur online batzuk programatu ditugu Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleentzat, Zientzia zirkularra: zientzialariak eskolara bueltan deritzona.

Hitzaldi haietan intereseko gai ugari eta askotarikoak landuko dira, UPV/EHUko ikertzaile adituen eskutik: energia berriztagarriak, biofindegiak, plastikoak, material berriak, antibiotikoak, elikadura eta nutrizioa, farmakutsadur, besteak beste. Ikasleek galderak edo iruzkinak egin ahal izango dizkiete hizlariei, edo informazio osagarria eskatu.

Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko bazara, anima zaitez! Erdu zientzia gelara!

Informazio gehiago

Berririk berrienak / Adi ibili!

Ohiko galderak / Zalantza barik

Lehiaketa bakoitzaren oinarrietan zehazten da nola eman izena. Zorte on!

Irrika, eta ikasteko eta parte hartzeko gogoa besterik ez da behar. Edonola ere, hartu kontuan jarduera askotan komeni dela adin batetik gora izatea, eta irtenaldietako batzuetan oinetako aproposak beharko direla, etab.

Aurten on-line izango dira ekintza guztiak, pertsonen arteko harremana mugatu ahal izateko.

Bai, batean baino gehiagotan eman dezakezu izena. Hautatu ondo ordutegiak!

Hautatu zenuen jarduerara ezin bazara etorri, erreserbak kudeatzeko zure gakoak erabili ditzakezu baja egiteko. Hala, itxaron zerrendan daudenek lekua izango dute. Eskerrik asko!

Bai, hala zehazten diren jardueretan.

Ezer ez. Doan da.

Beharbada, hau da arrazoia:

  • Ez dituzu bete inprimakian nahitaez bete behar diren eremu guztiak.
  • Ez duzu "Onartu" sakatu Datu Pertsonalen Babesari buruzko Legearen oharrean.
  • Plaza kopurua agortu da.

Arazoa ez bada konpondu, jarri harremanetan gurekin harremanetarako inprimakia erabiliz.

Zalantzarik baduzu? / Gurekin harremanetan jar zaitez

    Harreta ordutegia: 09:00-14:00 / 15:30-18:00.
    Telefono zenbakia: 946 017 666.

    captcha

    Txokoak eta Jarduerak / Aukera ezazu

    Tailerrak

    manos a la obra

    Nekazaritza, asmamen jolasak, arkeologia, Marteren esplorazioa, etxean egiteko esperimentuak, eta askoz gehiago.

    Lehiaketak

    participa

    Hiru dituzu aukeran: haikrostiko matematikoak, argazki geologikoen lehiaketa eta eskuak garbitzeko koreografia lehiaketa.

    Esperimentatu, galdetu, ulertu, gozatu... Makina bat txoko zure eskura, ikasi eta gozatzeko.

    Hitzaldiak

    escucha

    Hitzaldi bizi eta jostagarri hauen bidez, gaur-gaurko gai zientifiko eta sozial askotan jantziko gara. Ikasteko aukera aparta.

    Antolatzailea /

    Laguntzaileak /