Gure txokoak: Gure denboraren kapsula

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/05/12

María Peraita. Argazkiak: Tere Ormazabal, UPV/EHU.

Aspaldian laguna den arkeologo ospetsu batek Punta Begoña galerietako aretoa "Estatuko denboraren kapsula paregabea" zela esan zuen. Hainbat urtez – Eta Getxoko Udalaren konpromisoari eta laguntzari esker –, Euskal Herriko Unibertsitateak, bere ikerketa-taldeetako batzuen eskutik, sakondu egin du materialen, patologien, dekorazioen eta erabileren ezagutzan, azken batean, ondare-ondasun horren historian. Historia horrek, aurkikuntza berri bakoitzean, nire adiskidearen baieztapena berretsi besterik ez du egin. 

Horacio Echevarrieta enpresariak, bere sustatzaileak, asmatutako nazioarteko negozioen egoitza izan zen; gerra garaietan azpikeria politikoak ikusi zituen, krisialdian eta pandemietan gizarte eta osasun laguntza hartu zuen, eta isilpeko joko eta topaketak azken hamarkadetan; baina baita puntu estrategikoa ere izan zen Abrako itsas defentsan eta historiaurreko gizarteen lurraldea okupatzeko sisteman. Euskadiren historiari buruzko milaka urte eta datuak, Kultur Paisaiak eta Ondarea Unesco Katedrak landu dituenak, areto honetako hormak bizitzaz, jakin-minez eta interesez bete dituzten pertsona guztiei eskuragarri jartzeko, bertan egin diren hitzaldietan, erakusketetan, tailerretan, bisitetan, kontzertuetan edo antzerki eta zinema ekoizpenetan. 

Horregatik, gune hau bisitatzera animatzen dut, izan ere, ‘txoko’ honetatik paisaia ikusteak aparteko historia bat gogorarazten du, Getxoko kostaldean etorkizun berritzaile, sortzaile, ireki eta inklusiboa inspiratzen duen bitartean. 

Hauxe da María Peraita Tajadurak aukeratu duen lekua. Arkitektoa eta ikertzailea da UPV/EHUko Kultur Paisaiak eta Ondarea Unesco Katedran, baita aurreko testuaren egilea ere. 

Nola heldu43°20'27.5"N 3°00'45.9"W